Urtero egiten dugun moduan, jaiak hartuko ditugu udan eta urrian hasiko gara berriro martxan; eginahalak egingo ditugu, ekaina bitartean, hilero-hilero kultur-ekitaldi bat gutxienez programatzen.
Aurten bost urte egin ditugu otsailean, eta horren inguruan badugu eman beharreko notizia bat: Oier Aranzabal kolaboratzaile eta laguna, Kafe Torero-ren ibilbidea aintzat hartuta, bideo bat preparatzen ari da eta datorren kurtsoan aurkezteko moduan izango da. Emango dizuegu horren berri garaia ailegatzen denean.
Ondo izan.
Kafe Torero Kultur Elkartea.