Programazioa

Kafe Torero

2012-01-26 Nevermind Trio eta Julen Izarra

Datorren ostegunean, urtarrilak 26, gaueko 21:30etan, Kafe Torero Kultur Programazioaren baitan, Nevermind Trio musika taldearen zuzeneko emanaldia eskainiko da Zarauzko Euskalduna tabernan.


Nevermind Trio taldea "Be" bere azken lanarekin etorriko da Kafe Torerora. Hitz joko horrekin bataiatu dute bigarren lana duten hau. Bigarrena dutelako (horrela ahoskatzen baita ingelesez hitz hori), eta "izan" edota "izatearen" aldarrikapena egiten dutelako (esanahi hori baitu hitz horrek ingelesez). "Hain zailak" diren garai hauetan horren alde egin nahi du Donostiako hirukote honek.


Beraien teknikariarekin, Josué Pascualekin, Zaragozan grabatu berri duten bigarren lan honetan, heldutasunera iritsi direla argi dago. Oraingo honetan euren musika grabatu dute, baina beste batzuen artean, bertsioak legez, Giovanni Battista Pergolesiren "Stabat Mater" eta Modest Mussorgskiren "Erakusketa bateko koadroak" obraren Bydlo topatzen ahal dira. Horietaz gain, bi kantutan, Alejandro Mingot kitarra-jolearen parte hartzearekin osatu dute lana.


Bestalde, Mikel Laboari eskainitako kantu bat ere badago, Hasier Oleagak, taldeko bateria-joleak, "Azkenengo Baltza" deitu diona. Jorge Abadías kitarra-joleak zenbait kanturekin hornitu du taldearen errepertorio berria. Horien artean, diska zabaltzen energiaz beteriko "Exprimidor", eta baita "En el fondo" mamitsua ere. Aritz Luzuriagak, bajoa jotzeaz gain, "Zazpika" kantua idatzi du. Energiaz beteriko erritmoarekin, Afrikako lurretara eramaten gaituen melodia bat da.


Esan behar da taldea errepertorio berria preparatzen ari dela Julen Izarra saxujole tenorearekin.



 



Inprimatu
Otsailean Kafe Torerok zazpi urte

Zazpi urte egingo ditu otsailean Kafe Torerori hasieran eman geniola, eta hori aprobetxatuz, ekitaldi berezi bat prestatzen ari gara; laster izango duzue horren berri.


Inprimatu

Nor gara | Non gaude | Programazioa | Aurreko ekitaldiak | Argazkiak | Bideoak | Albiste Buletina | Harremanetarako | Lege Oharra

Zarauzko Udala
Elkarte Honek Zarauzko Udalaren Laguntza Jasotzen du